Auto Save 2018-04-10 21:18

Guesálaz Ibarra Ezagutu

Lizarrerriko iparraldean kokatuta dago, ia 77 km karratuko azalera du eta 500 biztanle besterik ez ditu. Ibarra osatzen duten herriak hauexek dira: Argiñano, Arzotz, Estenotz, Garisoain, Genbe, Iruxo, Irurre, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz, Muniain, Muzki, Bidaurre eta Biguria.

Goñi ibarratik eta Etxauriko mendatean barrena Iruñerriarako sarbidea ematen duen Sarbil mendiak mugatzen dute iparraldean. Hegoaldean Deierri ibarrarekin komunikatzen da, Gatzi ibaiko ura jasotzen duen Allozko urtegia partekatuz. Ibai honek eman dio bere izena ibarrari, Gesalatz.

Animaliak eta landariak

Animali ugari bizi dira hemen, besteak beste: urtxintxak, saguzarrak, azeriak, azkonarrak, lepazuriak, mota guztietako hegaztiak eta baso-igel gorria edo uhandre palmatua bezalako anfibioak.

Hegazti harrapariak: sai arrea, belatz handia, hontz handia, miru gorria, mirotza, hontza, etab. Beste hegazti batzuk, esaterako: txantxangorria, urretxindorra, karnaba, kardantxiloa, etab. Uretako animaliak: lertxuna, ubarroia, uroilo arrunta, antzara, basahatea, etab.
Espezie zinegetikoak: eperra, birigarroa, untxia, galeperra, pagausoa, basurdea, azeria eta erbia. Bertako arrainak: zamo arrunta, barboa, loina, izkira, etab.

Sarbil mendiak osatzen duen unitate geografikoa nahiko zabala da. Iruñerria Lizarrerriaren hasieratik banantzen du, Gesalatz ibarrean barrena.

Mendilerroko puntu garaiena Etxauri haitza (1.138 metro) da, Sarbil bezala ere aipatu ohi dena eta gehienbat “Etxauriko buruhandia” bezala ezagutzen dena. Bere puntu garaienetik Iruñerriako bista onenetako bat ikustatu dezakegu, Pirinioak atzealdean eta Gesalatz ibarra, Andia eta Urbasa mendiak albo banatan.

Hilaris kanpoko jarduerak

Gune honetako inguruetan garatzen diren jarduera batzuk gomendatzen ditugu.
Zalantzarik gabe zure egonaldia Hilarisen osatzeko ideia ezin hobea da.