Zure atsedenerako jauregia.

XVI. Mendeko jauregi etxea

Landetxea lau izarrak kategoriakoa da. Nafarroako Gobernuko Turismo Departamenduan erregistratuta dago 2011a urtetik eta litzentziako zenbakiarekin ucr 00961. Antzinako egitura eta espazioen banaketa mantentzen ditu, zur noblea, jatorrizko harria eta dekorazio tradizionala errespetatuz. Barneko patioak etxea babesten duen beirazko galeria bat du, hortaz, txoko epel eta argitsua da, hotzetik zein euritik babestua.

Logelak

Etxeak 8 logela ditu, 4 gela bikoitz ohe bikoitzarekin eta 4 banako gela, guztira, 12 pertsonentzako edukiera eskaintzen duelarik. Logelen dekorazioak garaiko motibo tradizionalak aurkezten ditu. Halaber, etxeak lau bainugela ditu, hauetako batek hidromasaje-bainuontzia duelarik.

Egongela

Alde batetik, egongelak jangela handi bat du, baserri giroko taberna barra batez eta musika ekipo batez hornitua. Bestetik, sofetan esertzeko eremua du, non telebista eta sutondoan une atseginak igarotzeko tximinia handi bat dauden. Hemendik zuzenean galeriara, barneko lorategira eta jolas-gelara sartu daitekeenez, leku hau etxeko puntu jendetsu eta erosoenetako bat da.

Sukaldea

Nabarmenak dira bere tximinia handia, altzariak eta baserri giroko dekorazioa. Labeaz, ontzi-garbigailuaz, mikrouhin-labeaz, kafe-makinaz eta beste hainbat etxetresnaz hornituta dago. Sukaldetik garbigailua, lehorgailua eta sukaldeko tresneria barruan dituen jakitoki batera iristen gara.

Jolas-gela

Gela honen zabalerari, gela estaltzen duen zurezko egitura ederrari eta Erdi Aroko motiboei esker, etxeko txoko eroso honek xarma berezia du. Jolas-gelan mahai-futbolean, billarrean eta ping-pongean aritu daiteke.

Spa

Hilaris Spa, ezin hobeki egokitua eta klimatizatua, ur-zorrotaden masaje efektuarekin erlaxatzeko eta eguneroko errutina ahazteko toki onena da. Bere beirazko egiturari esker, barneko lorategi osoa kontenplatu eta Spaz gozatu daiteke, baita klima-baldintza txarrenetan ere.

Barneko lorategia

Etxeko barneko patioan lorategi lasai eta goxo bat aurkitu dezakegu, non Sparen alboan soropila eta solarium gunea dauden. Harrizko burruntziak eta zurezko plataformak txoko eroso eta atsegina eskaintzen dute parrillan egindako haragi erreaz gozatzeko.

Barneko lorategia
Urmaelera erortzen den uraren txilin-hotsak, txorien txioekin batera, lasaitasun eta isiltasun uneak modu paregabean laguntzen dituen melodia batean murgiltzen gaituzte.

Kanpoko lorategia
Etxearen kanpoaldean bere diseinuan eremu ezberdinak konbinatzen dituen lorategi polit bat aurkitu dezakegu. Corten altzairuzko jardinerak, hala nola, landaketa eta agregakinen sektore ezberdinekin egindako konbinazioak dira lorategi hau definitzen duten elementu nagusiak. Sentsazio atsegin batek hartzen gaitu. Inguruko paisaia xarmanta da, une batez bere alboan gelditzera gonbidatzen gaitu.

Baratzeak eta mahastiak
Corten baratzeen eremuan gaur egun usain-belar eta sendabelar barietate ezberdinak bizi dira elkarrekin. Behin baratzeak atzean utzita, mahastien eremura iristen gara, non mahats beltz eta zuri barietate ezberdinak landatu ditugun. Zorte ona izatekotan, mahatsa biltzeko garaian, mahats-mordo onak jateko aukera izango duzu.

Begiratokia
Pago gorri eta mahastien artean Sarbil edo “Etxauriko buruhandia” bezala ere ezagutzen den mendiaren hegalen bista zoragarria eskaintzen digun begiratoki txiki bat irekitzen da. Hemendik, inguratzen gaituen paisaiaren edertasunaz gozatu dezakegu. Haize leun batek zereal soroak kulunkatzen dituzten uhinen irudi polita oparitzen digu.

Hondar-eremua
Iturria eta hondar-eremua haurrek, baita ez hain gazteek ere, egindako irudi originalen sorkuntzaren lekuko izan dira behin baino gehiagotan. Hondar-eremuaren aldameneko soropila aparteko lekua da haurrak jolasean aritzeko, eta gune egokia da ere atseden hartzeko, aldia solas egiten igarotzeko edo izarrak kontenplatzeko besterik ez.

Txokoak

Liburutegia
Liburutegian, eskualdeari buruzko informazioa kontsultatu eta ordenagailua edo inprimagailua erabili ahal izango dituzu. Orobat, irakurtzeko, ikasteko edo bilerak egiteko gela bezala erabili daiteke ere. Jada 50 urte dituen gure zientzia eta moda aldizkarien bilduma txikia oso bitxia da. Zalantzarik gabe, bildumari irakurketa une bat eskaintzea merezi du.

Etzalekua
Etxeko txoko originalena da. Lehenengo solairuan kokatuta dago eta solairura sartzeko gelatik du sarrera. Atseden hartzeko, erlaxatzeko, baita lo-kuluxka bat egiteko ere, egokituta dago lastaira batekin.

Kotxetegia
Aspaldi zalgurdiak gordetzen ziren lekua. Jatorrizko harria eta labearen tokia mantenduz berriztatu da eta garai bateko elementuekin dekoratuta dago. Hemen dago kanpoko lorategirako irteera.

Labea
Eskualdeko harrizko labe bereizgarria, non behinola ogia egiten zen. Gaur egun, erabilera turistikoa, ez funtzionala, ematen zaio.

Putzua
Barneko patioan, usain gozo batez inguratzen gaituzten jasmin landareez estalitako sareta batekin apainduta dagoen aspaldiko putzu batek osatzen duen txoko polit hau aurkitzen dugu.

 Detalles de Casa Rural Hilaris.

– Lehenengo solairua:
. Jolas-gela billar, mahai-futbol, ping-pong eta musika ekipo batekin.
. Egongela-jangela tximinia, telebista, DVD, musika ekipo eta taberna barra batekin.
. Sukaldea tximiniaz, garbigailuaz, mikrouhin-labeaz, ontzi-garbigailuaz, lehorgailuaz eta beste hainbat etxetresnaz hornitua.
. Bi banako gela, aldagela bat bainugela batekin eta komun bat.

– Bigarren solairua:
. Lau gela bikoitz ohe bikoitzarekin eta bi banako gela, bi bainugela, hauetako batek hidromasaje-bainuontzia duelarik.
. Liburutegi bat eta bi egongel.

Kanpoaldea:
. Barneko patioko lorategia, burruntzia, urmaela, lorategiko altzariak eta Spa.
. Kanpoko lorategia aparkalekuarekin, hondar-eremua eta haur parkea 40 metrora.

Zerbitzuak:
. Sei pertsonentzako edukiera duen Spa dohainik erabiltzea.
. Wifi bidezko Internet sarbidea, ordenagailua eta inprimagailua.
. Alokairuak egurra barne hartzen du.
. Maskotarik baduzu, kontsultatu.

 

 

* Etxea bere osotasunean alokatzen da eta, gehienez, 12 pertsonentzako edukiera du.